Astelehenean zabalduko da Konpartsan izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 27a

80ko hamarkada izango da aurtengo Salbatore festetako Konpartsarako aukeratu duten gaia.

Getariako Konpartsako irudia. (Iturria: Baleike)

Batzordekide berriek, "gogotsu" hartu dute lekukoa aurtengo Getariako Konpartsa antolatzeko. Salbatore festetan, abuztuaren 6an izango da Konpartsa, eta aurtengo aukeratu duten gaia 80ko hamarkada izan da.

Astelehenean zabalduko dute bertan izena emateko epea, eta maiatzaren 10era arte egongo da zabalik. Udal bulegoan edota getaikokonpartsa@gmail.com helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena. Maiatzaren 6an, informazio bilera bat egingo dute 18:30ean Alondegian. Izena bikoteka eman beharko da, 18 urte baino gehiago eduki beharko dira eta gutxienez bietako batek getariarra izan beharko du. Entseguak maiatzaren azken astean hasiko dira.

Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte "herriko festa ekimen handienaren parte izatera".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide