Ostiralean hasiko dira Getariako San Prudentzio festak

Urola Kostako Hitza 2019ko api. 23a, 13:34

San Prudentzio auzoa festetan murgilduko da datorren asteburuan. Festak ostiralean hasiko badira ere, igandean, San Prudentzio egunean, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango da.

San Prudentzioko Lagunak elkarteak aurten ere egitarau dotorea antolatu du Getariako San Prudentzio festetarako. Hemen dago ikusgai egitaraua, osorik:

Apirilak 26, ostirala:

22:00. 7. Mus Txapelketa

Apirilak 28, igandea (San Prudentzio eguna):

10:00. Gazte Alaiak txistularien diana. Meza aurretik txistulariekin San Prudentzioko martxa eta erretreta.

11:00. Meza nagusia

12:30. Gure Txeru dantza taldearen emanaldia

13:00. Getariako bandaren emanaldia San Prudentzio ermitan

14:30. Bertso bazkaria: Maialen Lujanbio eta Unai Agirre

Ondoren, 2. Nafarjito festa Xabi Solano eta Zigor DZ-rekin

 

Festaren antoaltzaileek azaldu dute bertso saiorako sarrera guztiak dagoeneko agortuta daudela, baina ondoren izango den Nafarjito festarako sarrera librea dela, beraz, herritar guztiei bertaratzeko deia egin diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide