Greziarako bidean da 'Aita Mari' salbamendu ontzia

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 17a

'Aita Mari' ontziak atzo arratsaldean lortu zuen Espainiako Sustapen Ministerioaren baimena, eta dagoeneko Greziako Kios eta Lesbos irletara bidean dago.

Aita Mari erreskate ontziko tripulazioa hilabeteak egon da Espainiako Gobernuaren baimenaren zain, eta azkenean, Berria egunkariak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean lortu zuen baiezkoa jasotzea.  Hain zuzen, baimena izan bezain pronto Greziako Kios eta Lesbos uharteetara abiatu zen ontzia Balear Uharteetatik. Mediterraneoa zeharkatzean bizia arriskuan jartzen duten migratzaileei lehen arreta zerbitzua ematera joango da Aita Mari

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Itsas Salbamendu Humanitarioak eta ProemAid gobernuz kanpoko erakundeek prestatu zuten ontzia duela hilabete batzuk.  Getarian baxurako arrantzarako erabilitakoa da eta 32 metroko luzera du. Ontzia joan zen abuztuan itsasoan egotea espero zuten proiektuaren bultzatzaileek, baina atzora arte ezin izan dute. Denbora guzti honetan Pasaian eta Bilbon egon da blokeatuta. Asteburuan Coruñan (Galizia) eta Lisboan (Portugal) botikak eta bestelako materialak jaso ondoren, Mediterraneorantz abiatu zen Aita Mari, Portugalgo Gobernuaren baimenarekin, baina Espainiakoak geratzea agindu zion, eta Mallorca (Balear Uharteak) inguruan izan da azken egunotan. Palmatik abiatu zen atzo Greziarantz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide