Norbere burua ezagutuz ikastaroa izango da Getarian maiatzean eta ekainean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Getariako Udalak antolatuta. Aurrez egindako ikastaroei jarraipena eman nahi diete, parte hartzaileen arteko sareak eta ahalduntze prozesua sustatzen jarraitzeko. Bakoitzaren bizitza eta bizipenak izango dituzte oinarri, hitza eta gorputza inplikatzen dituzten dinamikak erabiltzeko.
Hain justu ere, maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an eta ekainaren 4 eta 11n izango da ikastaroa, 15:00etatik 17:00etara Ulpiano aretoan. Ikastaroa doakoa da, eta apirilaren 30era arte eman daiteke izena, udal bulegoetan.