Getariako literatur lehiaketako sariak banatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 13a

Banatu dituzte dagoeneko Getariako 18. literatur lehiaketako sariak. Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako zuzendariak, Nerea Kamio Artzape Euskara Elkartearen ordezkariak, Begoña Alberdi Katukale Irakurle Taldeko kideak, Gorka Arrese Getariako Udal Liburutegiko liburuzainak, Amets Etxabe Getariako udaleko euskara batzordeburuak eta Erun Ortiz Getariako Udaleko kultur teknikariak  osatu dute epaimahaia, eta atzo eman zuten sarituen berri, Getariako udaletxeko pleno aretoan egindako ekitaldian. 

Guztira, 80 lanetik gora jaso dituzte, ipuin, olerki edota bertsoen kategoriatan. Hauek izan dira sarituak: 

-LH 2. maila: Lur Elorrieta Alberdi, Lur-ek bihotza galdu du ipuinarekin.
-LH 3. maila: Julene Basurto Olaizola, Nire lehen aldia hegazkinean ipuinarekin.
-LH 4. maila: Peru Irazu Larrazabal, Ilargira joan nahi dut ipuinarekin.
-LH 5. mailako ipuina: Eneko Aristorena Iturbe, Gertakari arraroak herrian lanagatik.
-LH 5. mailako olerki/bertsoa: Argiñe San Martin Leon eta Ekhiñe Kerexeta Rey Bertsoak kantari lanagatik.
-LH 6. maila: Eneko Perez Ezenarro, Ibaien bidaia ipuinarekin.
-12-14 urteko ipuina: Ioritz Olaskoaga Lertxundi Aske, libre lanagatik.
-12-14 urteko olerki/bertsoa: Amets Aizpurua Mancisidor Usadio berria lanagatik.
-14-16 urte: Aingerua Aizpurua Mancisidor Hau da gure mundua ipuinagatik.
-Helduen ipuina: Ane Azkue Etxeberria Egiaren sorginkeria lanagatik.
-Helduen olerki/bertsoa: Ximon Aranguren Bergara eta Saioa Martinez de Lahidalga Azkue Bi gazteren gogoetak lanagatik. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide