Zaindu dezagun gure itsasoa lelo hartuta, Gaztetape hondartza garbituko dute igande honetan, apirilak 7, auzolanean.
Gaztetape surf elkarteak, Urritza aisialdi taldeak eta Maisor enpresak antolatu dute ekimena, eta laguntzera animatzen direnak Getariako berdura plazan elkartuko dira igande goizean, 11:00etan.
Azken urteetan ohikoa bihurtu da urtean zehar herritarrek hondartza garbitzea auzolanean, eta sarri surf elkarteek bultzatzen dute ingurumenari laguntzeko ekintza hori. Izan ere, beraiek dira urtean zehar hondartzaren eta itsasoaren egoera ondoen ezagutzen dutenak.