Urola Kostako herriak urdindu dituzte Autismoaren Nazioarteko Egunean

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 3a

Atzo, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna izan zen. Marea Urdina elkarteak egindako deiari erantzunez, Urola Kostako herrietan bat baino gehiago izan dira eguna urdintzeko ahalegina egin duten erakundeak, eragileak, taldeak eta ikastetxeak, baita atera dituzten irudiak eta argazkiak #UrdinduBailara traolarekin sare sozialetan zabaldu dituztenak ere.

-Azpeitia:

Azpeitian, udalak, herriko ikastetxeek eta eragileek bat egin zuten egitasmoarekin.

-Azkoitia:

Azkoitian, udalak eta Floreaga ikastetxeak eta Xabier Munibe ikastolak bat egin zuten egitasmoarekin.

[gallery columns="2" size="medium" ids="367589,367590,367592,367593,367594,367595"]

-Getaria:

Getarian, udaletxean argi urdinak piztu zituzten. Iturzaeta herri eskolak ere bat egin zuen egitasmoarekin, eta urdinez jantzita joan ziren eskolara ikasleak eta irakasleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide