Getariako triatloirako boluntario bila dabiltza

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 3a

Hilaren 27an jokatuko da Getariako V. Triatloia. Getaitri boluntario bila dabil kirol proba ahalik eta ondoen irten dadin. Parte hartzeko prest daudenei datu hauek bidaltzeko eskatu diete, 626 08 09 63 telefono zenbakira edo getariakotriatloia@gmail.com helbidera: izen-abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, e-maila eta kamisetaren taila.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide