San Prudentzioko Lagunek bertso bazkaria antolatu dute Getariako auzoko jaietarako, hilaren 28rako. Maialen Lujanbio eta Unai Agirre arituko dira bertsotan, eta Uxune Areizaga gaiak jartzen. Bazkaritarako zurrukutuna, zikiroa, gazta eta irasagarra, ura, ardoa, sagardoa eta patxarana prestatuko dituzte. Txartelak Harritarten jarriko dituzte saltzen, 20 euroan.