Getariako EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaien berri eman du

Urola Kostako Hitza 2019ko mar. 30a, 10:24

Udal hauteskundeetarako duten asmo bakarra "irabaztea" da. Horretarako, bi oinarri izango dituzte: herri programa, batetik; eta hautagaien zerrenda, bestetik.

Getariako EH Bilduk aurkeztu du dagoeneko udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda. Haritz Alberdi Getariako EH Bilduren alkategaiaren hitzetan, "batean edo bestean" konprometituta dauden 17 lagunek osatzen dute hautagaitza. Herritarren proposamenekin osatutako programa aurrera eramateko "ilusioa" duen lan talde "sendoa" dela uste du Alberdik. Bestetik, hauteskundeetarako duten asmo bakarra "irabaztea" dela argi utzi du alkategaiak.

Herritarren eta eragileen artean adostutako herri programaren zenbait ildo ere azaldu ditu koalizioak. Haurren beharrei, pentsiodunen bizi kalitateari, kultura eta sorkuntzari, auzoetako herritarren nahiei, herritarren eta bisitarien arteko harremanei, jada arazo diren gaiei, merkatarien eta ostalarien kezkei, etxebizitza politikari eta herritarren parte hartzeari erantzungo dio, besteak beste, herri programak. 

Hautagaiak
01. Haritz Alberdi.
02. Itziar Larrañaga.
03. Ibon Gereka.
04. Ane Loidi.
05. Ekaitz Esteban.
06. Nahia Iturbe.
07. Beñat Etxabe.
08. Goiatz Lazkano.
09. Gaizka Gorostiaga.
10. Eneritz Manterola.
11. Nika Lertxundi.
12. Miren Josebe Eizagirre.
13. Ioseba Esnal.
14. Orreaga Andueza.
15. Lander Garrastazu.
16. Ainere Tolosa.
17. Floren Iribar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide