Balenciaga eta Elkano izango dira protagonista igandean, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabeteko bisita gidatuan

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 29a

Cristobal Balenciaga Museoan eta herriko alde zaharreko kaleetan egingo dute bisita, eta bi pertsonaien berri izateaz gain, herriko ondare kulturala ezagutzeko aukera eskainiko dute.

'Balenciaga eta Elkano: Getariako hiribilduan jaiotako bi pertsona ospetsuen ondarea' bisita gidatuan elkartuko dituzte herriko bi pertsonaiak. Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen barruan antolatu dute egitasmoa, eta bi pertsonaien berri izateaz gain, herriko ondare kulturala ezagutzeko aukera eman nahi dute. 

Cristobal Balenciaga Museora eta herriko alde zaharrera egingo dituzte bisitak. Hiru irteera antolatu dituzte: bihar 11:30ean euskaraz eta 16:30ean frantsesez, eta etzi 11:30ean gaztelaniaz. Bi ordu inguru iraungo du bisita bakoitzak, eta doakoa izan arren, lekua gorde beharko da Cristobal Balenciaga Museoan (943 00 88 40 telefono zenbakira deituta edo info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidera idatzita). 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide