Bihar amaituko da Getariako literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 28a

Abian da beste urte batez Getariako Udalak antolatutako literatur lehiaketa. Olerkiak, ipuinak eta bertsoak aurkez daitezke.

Getariako literatur lehiaketaren 18. edizioa martxan da beste urte batez. Olerkiak, ipuinak edota bertsoak jasoko dituzte, udaletxean edo liburutegian. Getariarrei zuzendu diete lehiaketa, eta parte hartzaile bakoitzak lan bat edo gehiago aurkeztu ahal izango du. Bihar amaituko da lehiaketan parte hartzeko epea.

LH 2tik hasi eta 16 urtetik aurrerakoenera arte, hainbat maila zehaztu dituzte. Gaia librea izango da, eta euskarazko bertsoak, olerkiak edo ipuinak aurkez daitezkeela zehaztu dute udaletik.

Epaimahaiak erabakia jakitera eman ondoren, sariak apirilaren 12an banatuko dira, 18:30ean. Epaimahaia osatuko dute Iturzaetako irakasle batek, Artzape aldizkariko ordezkari batek,  herriko  idazle  batek  eta  udaleko  Euskara  batzordeburuak. Maila eta modalitate bakoitzeko sari bakarra emango dute, eta egile batek ezingo ditu bi sari jaso.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide