Ipuin kontaketa eta bertso afaria, Korrika Kulturalaren barruan

Maria Maya Manterola 2019ko martxoaren 28a

Ostiralean ipuin kontaketa egongo da liburutegian, 18:30ean. Larunbatean, berriz, bertso afaria izango da Oihana Iguaran eta Agin Labururekin. Sarrerak Harritarten daude salgai.

Geroz eta gutxiago falta da euskararen alde Euskal Herria zeharkatuko duen ekimena hasteko. 21. Korrikaren harira, ekitaldi ugari ari dira antolatzen tokian tokiko batzordeak. Getarian, esaterako, ipuin kontalariaren saioa antolatu dute biharko, ostirala, 18:30ean hasita, Getariako Udal Liburutegian. Larunbaterako, berriz, Korrikaren aldeko bertso afaria antolatu du Getariako batzordeak. Entsalada, oilaskoa, postrea, kafea eta kopa eskainiko dituzte, eta Oihana Iguaran eta Agin Laburu ariko dira bertsotan. Sarrerak Harritarten jarri dituzte salgai, 10 euroren prezioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide