Geroz eta gutxiago falta da euskararen alde Euskal Herria zeharkatuko duen ekimenerako. 21. Korrikaren harira, ekitaldi ugari ari dira antolatzen tokian tokiko batzordeak. Getarian, esaterako, Aingeru Aramendi ipuin kontalariaren saioa izango da ostiralean, martxoaren 29an, 18:30ean Udal Liburutegian.
Larunbaterako, berriz, Korrikaren aldeko bertso afaria antolatu du Getariako batzordeak. Entsalada, oilaskoa, postrea, kafea eta kopa eskainiko dituzte, eta Oihana Iguaran eta Agin Laburu ariko dira bertsotan. Sarrerak Harritarten jarri dituzte salgai, 10 euroren prezioan.