Getariako Balenciaga kaleko garajeetako eskatzaileen behin betiko zerrendak argitaratu dituzte

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 25a

Azaroan jarri zituen salgai Getariako Udalak Balenciaga kaleko 16 garaje. Eskatzaileen baldintzak aztertu dituzte dagoeneko, eta onartuen behin betiko zerrendak argitaratu dituzte.

Martxoaren 1ean amaitu zen Getariako Udalak Balenciaga kalean salgai jarritako garajeetan eskaerak egiteko epea. Horiek aztertu ondoren, argitaratu dituzte dagoeneko onartutako eskaeren behin betiko zerrendak. Getariako Udalaren webgunean, getaria.eus-en, ikus daitezke. 

Zehazki. 59 zenbakitik 74 zenbakira arteko plazak saldu dituzte, bigarren solairukoak. Bakoitzak 21.160,70 euroren prezioa du, BEZa barne. Besteak beste, herritarrei eman diete plazak erosteko lehentasuna. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide