Bazterretik bazterrera jaialdiko sarrera guztiak agortuta daude

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 21a

Larunbat honetan ospatuko dute Bazterretik bazterrera jaialdia Getariako San Prudentzio auzoan. Dagoeneko, ordea, amaituta daude jaialdirako sarrera guztiak.

San Prudentzioko Lagunak antolatuta, datorren larunbatean, martxoaren 23an, Bazterretik Bazterrera Jaialdia ospatuko da San Prudentzioko elizan. Bi ekitaldi nagusi izango dira egun horretan: Emak Bakia Baita filmaren emanaldia 17:00etan, eta Ruper Ordorikaren kontzertua, 21:00etan. Bietako sarrerak, ordea, agortuta daude. Filmaren ondoren, Oskar Alegria zinemagilarekin solasaldia izango da, eta jarraian, afari merienda ere egongo da.

Dagoeneko, amaitu dira jaialdirako sarrera guztiak.

Oharra: HITZAren papereko edizioan oker argitaratu da sarreren salmenta eguna. Gaur salduko zirela zioen, baina aurreko astean jarri zituzten salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide