San Prudentzioko Lagunak antolatuta, datorren larunbatean, martxoaren 23an, Bazterretik Bazterrera Jaialdia ospatuko da San Prudentzioko elizan. Bi ekitaldi nagusi izango dira egun horretan: Emak Bakia Baita filmaren emanaldia 17:00etan, eta Ruper Ordorikaren kontzertua, 21:00etan.
Filmaren ondoren, Oskar Alegria zinemagilarekin solasaldia izango da, eta jarraian, afari merienda ere egongo da.
Jaialdirako sarrerak gaur jarriko dira salgai Getariako Berdura plazan, 19:00etatik aurrera. Sarrera kopurua mugatua izango denez, pertsona bakoitzak, gehienez, lau sarrera erosi ahalko ditu.