Ordenagailuko aplikazio praktikoei buruzko ikastaroa antolatu dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 15a

Jubilatuei, pentsiodunei eta 55 urtetik gorakoei emango diete lehentasuna, baina interesa duen edonork parte hartu dezake. Dagoeneko zabalik da izen ematea, martxoaren 18ra arte.

Egunerokoan erabiltzeko ordenagailuko aplikazio praktikoen ikastaroa antolatu dute Getarian. Martxoaren 21etik maiatzaren 14ra arte emango dute, astearte eta ostegunetan, 16:30etik 18:30era Itxa Etxean. 

Herritarrak teknologia berrietara eta informazioaren gizartera ohitzea du helburu ikastaroak. Besteak beste, CDak grabatzen, musika entzuten, filmak ikusten, argazkiak eskaneatzen irakatsiko dute bertan. Egunerokoan erabilgarriak izan daitezkeen beste hainbat jarduera ere landuko dute: ordenagailuaren bidez etxeko kontabilitatea eramaten, errenta aitorpena egiten, testuak editatzen zein informatika programa batekin aurkezpenak prestatzen. 

Jubilatuei, pentsiodunei eta 55 urtetik gorakoei emango diete lehentasuna, baina interesa duen edozeinek parte hartu dezake. Doakoa da izen ematea; hala ere, plaza kopurua mugatua dela ohartarazi dute antolatzaileek. Martxoaren 18ra arte eman daiteke izena, udal bulegoetan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide