'Dantza' pelikula emango dute igandean, Getarian

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 15a

Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filma emango dute igandean, 19:00etan hasita, Iturzaeta eskolako aretoan. Esnal bera izango da bertan, pelikula aurkezten. Sarrera 3 euro izango da, eta aurrez Turismo Bulegoan erosteko aukera izango da. Pelikula horretan euskal dantza tradizionalen bidez, gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen du. Biziaren metafora bat da, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen den arteko zikloa, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide