Martxoaren 8aren harira, sare konpontzaileei aitortza ekitaldia egin diete Getarian

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 7a

Sare konpontzaileak. Ahalduntze prozesu baten irakaspenak izenburupean, sare konpontzaileek Getariaren garapen ekonomikoan izandako garrantzia, beren eskubideak aldarrikatzeko egindako urratsak, eta aldarrikapen horiek emakumeen ahalduntze prozesuan izan duten eragina aztertu zuten atzo arratsaldean Gurutze Izagirre Intxausperen eskutik. Gaiaren inguruko ikerlana osatu du, eta aurkezpenaren ondoren, solasaldirako tartea ireki zuten. Mikrofono irekia egin zuten jarraian, eta herritarrek beren iritziak zein aitortzak azaltzeko aukera izan zuten. Sare konpontzaileen lana aitortzeko asmoz, ekitaldi xume bat ere egin zuten Berdura Plazan. Hona hemen Getariako Udalaren bideoa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide