Irudietan: Kolorez betetako mozorro desfilea egin dute Getarian Inauteriak ospatzeko

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 2a

Getarian inauterietan murgilduta daude, eta arratsaldean haurrak eta gazteak udaletxe aurrean bildu dira, mozorro desfilea egiteko. Kolorez betetako mozorroak aurkezteaz gain, ikuskizun eta koreografia landuak egin dituzte parte-hartzaileek. Gainera, ikusleek ere mozorro dotore-dotoreak jantzi dituzte hitzordurako.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide