Getariako Elkano jatetxean esku hartu dute suhiltzaileek bart

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 23a

(@BomberosEuskadi)

Udaltzainek HITZAri adierazi diotenez, atzo gauean kea ateratzen hasi zen Elkano jatetxeko estraktoreetako batetik, eta horregatik, Zarauzko suhiltzaileak bertaratu ziren.

Jatetxekoek udaltzainei esan dietenez, ez zen aparteko arazorik egon.

@BomberosEuskadi Twitter kontuan zintzilikatu dituzte atzoko bi irudi; bertan ikus daiteke suhiltzaileen kamioiko eskailera Elkano jatetxeko eraikinaren teilaturaino zabalduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide