Erromeri afaria antolatu dute larunbaterako Meagako Artelatz elkartean

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 5a

Larunbaterako erromeri afaria antolatu dute Meaga auzoko Artelatz elkartean. Auzotarrak elkartu eta Artelatzen bertan afaltzea da asmoa. Mahai bueltan jarraituko dute afalondoren ere, Izer eta Alabier trikitilariek eskainiko duten erromeriarekin.

Auzoari bizia emateaz gain, auzotarren arteko harremanak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko helburuarekin antolatu dute afaria. Uztailean ere antolatu zuten kantu afaria arrakastatsua izan dela gogoratu dute, eta esperientzia errepikatzeko gogoz daude antolatzaileak.

80 lagunetik gora izango dira afarian, eta izen ematea itxi dute dagoeneko. Hala ere, erromeriaz gozatu nahi duenarentzat ateak zabalik izango direla esan dute antolatzaileek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide