'Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti' liburua aurkeztu du Amaia Lasak Getarian

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 23a

Amaia Lasa idazle getariarrak euskaratutako gutunekin osatutako 'Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti' liburua argitaratu berri dute Rosa Luxemburgen heriotzaren mendeurrenean. Astelehenean aurkeztu zuten liburua, eta bertan izan zen Lasa. Hona hemen Getariako Eskubide Sozialen Kartak grabatutako bideoa. Gaur, 18:00etan, Getariako Alhondigan 'Rosa Luxemburgo' filma emango dute.

Rosa Luxemburg-i buruz bigarren saio bat ere antolatu du Getariako Eskubide Sozialen Kartak, hori gaur asteazkena, urtarrilak 23, izango da. 18:00etan hasita, Getariako Alhondigan. Rosa Luxemburgo filma emango dute aurrena, eta ondoren, filmaren inguruko solasaldia egingo dute bertan bildutakoen artean. Ikus-entzunezkoa 1986. urtekoa da, eta Margarethe von Trottak zuzendu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide