Datorren asterako Rosa Luxenburg (1871, Zamosc, Polonia-1919, Berlin) teorilari marxista, filosofo, ekonomialari, gerraren kontrako aktibista eta sozialista iraultzaileari buruzko bi hitzordu antolatu ditu Getariako Eskubide Sozialen Kartak.
Aurreneko saioa astelehenean izango da, 19:00etan, Getariako Alhondigan. Hitzordu horretan Amaia Lasa idazle getariarrak euskaratu duen Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti (Katakrak) liburua aurkeztuko dute. Luxemburgek kartzelatik bere lagun eta abokatu izan zen Sophie Liebeknechti igorritako eskutitzak daude jasota liburuan. Amaia Lasa bera ariko da hizlari asteleheneko saioan.
Bigarren saioa, urtarrilaren 23an, asteazkenean, izango da. 18:00etan hasita, Getariako Alhondigan. Rosa Luxemburgo filma emango dute aurrena, eta ondoren, filmaren inguruko solasaldia egingo dute bertan bildutakoen artean. Ikus-entzunezkoa 1986. urtekoa da, eta Margarethe von Trottak zuzendu zuen.