Herritarrekin eta hainbat eragilerekin bildu da Getariako EH Bildu

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 12a

Ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean Getariako EH Bilduk. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohia izan zen Haritz Alberdi alkategaiarekin batera herritarren aurrean, horiekin hitz egin eta "proposamen nahiz kezkak trukatzen". Horrez gain, Getariako merkatari, ostalari eta Kofradiako kideekin ere bildu ziren. Argazkiak: Gipuzkoako EH Bildu.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide