Bihar, ostirala, hasiko dituzte sanantonetako ekitaldiak Getarian. Festak pilota jaialdiarekin hasiko dituzte getariarrek; hau da, Eskuz Binakako Pilota Txapelketako partidak jokatuko dira Sahatsaga pilotalekuan. Igandean, berriz, bertso saioa izango da Cristobal Balenciaga Museoan. Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Aimar Karrika, Alaia Martin eta Danel Olano bertsolariek kantatuko dute, eta gaiak jartzen Ane Ezenarro ariko da. Asteazkenean, urtarrilaren 16an, jarraituko dute San Anton jaietako ekitaldiekin eta ostegunean, urtarrilaren 17an, San Anton Eguna ospatuko dute. Ohi bezala, egun horretan Getariako Txakolinaren uzta berria aurkeztuko dute.
Getarian Binakako Txapelketa jokatuko duten pilotariak. (Argazkia: Asegarce)
SAN ANTON JAIETAKO EGITARAUA
Urtarrilak 11, ostirala.
- 22:00. Eskuz Binakako Pilota Txapelketa, Sahatsaga pilotalekuan. Binakako Promozio txapelketa: Agirre-Salaverri Alberdi-Erasun. Binakako Txapelketa: Bengoetxea VI-Imaz Artola-Mariezkurrena II. Sarrerak aurrez Getariako Turismo Bulegoan daude salgai. Kantxa 25 euro eta harmaila 20 euro.
Urtarrilak 13, igandea.
- 18:00. Bertso saioa, Cristobal Balenciaga Museoan. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Aimar Karrika, Alaia Martin eta Danel Olano. Gai-jartzailea: Ane Ezenarro. Sarrerak aurrez Turismo Bulegoan eta egunean bertan leihatilan. Sarreren prezioa: 10 euro.
Urtarrilak 16, asteazkena
- 17:00. Txokolate beroa bizkotxoekin, plazan.
- 18:00. Tomaxen abenturak taldearen eskutik,
10 urte pailazo ikuskizuna, frontoiko karpan.
- Ondoren, buruhandiak kalez kale, Gazte Alaiak txistulari taldeak lagunduta.
- 22:00. Ilargi Beltza taldearekin erromeria, plazan.
Urtarrilak 17, osteguna. San Anton Eguna.
- 09:00. Diana, Gazte Alaiak txistulari taldearekin.
- 11:00. Meza nagusia.
- 10:30. Azoka, Harritarten, plazan eta Berdura Plazan.
- 12:15. Txakolin uzta berriaren aurkezpena, 3 taula txalaparta taldeak girotuta. herriko frontoian.
- Ondoren, txakolin dastaketa, herriko frontoian eta Harritarten.
- 13:30. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak eta 3 taula txalaparta taldeak, udaletxeko balkoitik.
- 18:00. Herri kirolak, herriko frontoian. Aizkoran: Aitzol Atutxa, Julen Larrea, Iker Vicente eta Hodei Ezpeleta. Harri jasotzen: Mikel Lopetegi Urra eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a.
- Jarraian, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak, udaletxeko balkoitik.
Urtarrilak 20, igandea
- 09:30. Diana, Getariako Musika Bandarekin.
- 12:30. Getariako Musika Bandaren Sanantonetako Kontzertua, Salbatore Deunaren parrokian.