Bizarzurik jaso ditu Errege Magoentzako getariarren eskutitzak ere

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 5a

Bizarzuri eta bere laguntzaileak Getarian izan ziren atzo arratsaldean. Balenciaga kalean hasi zuten ibilbidea, eta plazan zain zuten jende andanari kasu egin ondoren, Elkano kalean behera egin zuten. Itzuleran Kale Nagusitik sartu ziren udaletxe azpira; bertan jaso zituzten herriko haurren eskutitzak. Horri esker jakingo dute Errege Magoek ume getariarrek zer nahi duten. Argazkiak: www.artzape.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide