Irudietan: 'Afrikako argi-ilunak' emanaldia eskaini dute Aian

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 30a

Ugandako AF Ndanza konpainiak 'Afrikako argi-ilunak' ikuskizuna aurkeztu du Aian. Afrikako dantza garaikide eta antzerkia uztartu dituzte dantzariek emanaldian, eta bertaratu diren ikusleek adi-adi jarraitu dute saioa. Gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Getariako Iturzaeta Herri Eskolako aretoan eskainiko dute saioa. Sarrera 8 eurotan daude salgai Getariako Turismo Bulegoan eta www.ticketea.com webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide