Hirugarren urtez Getariako gaztetxeak pala txapelketa mistoa antolatu du. Gaur jokatu da parekidetasuna ardatz duen kirol hitzordua, eta giro ederra izan da goizean goizetik frontoi inguruan. Goiz-eguerdi parteko txapelketa izan da eta 10 bikotek parte hartu dute norgehiagokan. Getariako III. pala txapelketa mistoko txapeldunak Intza Gurrutxaga eta Maikel Larrañaga izan dira.