Getariako Gazte Asanbladak zazpigarren urtez poker txapelketa antolatu du abenduaren 28rako, ostiralerako. 16:30ean hasiko da norgehiagoka, eta bertan parte hartu nahi dutenek, 16:00etan eman eman beharko dute izena gaztetxean bertan. Inskripzioa 10 eurokoa izango da. Irabazleak diru sarreren %50a eta trofeoa irabaziko ditu, bigarren sailkatuak diru sarreren %30a, eta hirugarrenak %20a. Getariarrak txapelketan parte hartzera animatu dituzte gazte asanbladako kideek.
Horrez gain, larunbatean Pala Txapelketa Mixtoa jokatuko da Getariako frontoian, gazte asanbladak antolatuta. Txapelketa 10:00etan hasiko da, eta parte hartu nahi dutenek bertan eman beharko dute izena, bost euroren truke.