Ezkurtxerrik irabazi du Euskal Herriko XXIII. Txistorra Lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 22a

Euskal Herriko XXIII. Txistorra Lehiaketako bigarren saria Aiako Txarri-Txikirentzat izan da.

San Tomas Eguneko Euskal Herriko Txistorra lehiaketako saridunak. (Donostia Kultura) Ostiralean, San Tomas Egunean, Euskal Herriko XXIII. Txistorra Lehiaketa izan zen Donostiako Gipuzkoa Plazan, eta Getariako Meaga auzoko Ezkurtxerri izan da aurtengo txapelduna. Denera, 25 ekoizle aurkeztu ziren lehiaketara, eta getariarrentzat izan zen lehen saria. Dena dela, ez da getariarrek Euskal Herri mailako lehian lortzen duten lehen saria izan. Iaz hirugarren postua eskuratu zuten, eta 2014an txapela. Agurtzane Subijana Zendoiak jaso zituen txapela eta 500 euroko saria, Donostian. Bestalde, bigarren saria ere eskualdera etorri da. Izan ere, Aiako Txarri-Txiki izan da bigarren sailkatua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide