Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezkurra basotik ahora lelo hartuta, goiz osoko egitaraua antolatu dute San Prudentzioko Lagunek Goiaberen eta Basaberen lankidetzarekin. Besteak beste, inguruko landaredia ezagutu eta ezkurrekin oinarrizko elikagaiak prestatzen ikasi dute.
Goizari amaiera emateko, mokadutxoa edo xaixia izan dute auzoan. Ezkurrekin egindako ogia eta kafea dastatzeko aukera izan da bertan. Horretaz gain, danbolinan erretako gaztainak ere egin dituzte. Anakronikus musika taldea izan da bertan, erdi aroko doinuekin auzoa girotzen.