Agintea, haurren eskuetan

Urola Kostako Hitza 2018ko aza. 25a, 17:28

Getariako Guraso Elkarteak antolatuta, Alkate Txiki eguna ospatu zuten atzo. Etxeko txikienak izan ziren nagusi egun osoan zehar. Tailerrak izan zituzten Berdura plazan, eta ondoren hasi zen eguneko ekitaldi nagusia: aginte makila haurrei eskaini eta udalbatzarra egin zuten udaletxean. Goraino bete zen pleno aretoa, eta haurrek beren eskakizunak egiteko aukera izan zuten bertan. Denis Garrastazu izan da alkatea aurtengoan, eta Naroa Manterolak, Leire Arregik, Unai Clementek, Aratz Beobidek eta Lautaro Fontanak hartu dute zinegotzi kargua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide