Getariako Euskubide Sozialen Kartak antolatuta, Pako Aristiren eta Gotzon Barandiaranen solasaldia izango da gaur, 19:00etan, Alondegian. Euskarak estatu egiturarik gabe biziraun dezaken aztertuko dute.
Idazlea eta kazetaria da Aristi. Hainbat komunikabidetan kolaboratzeaz gain, gidoigilea izan da ETBn. 80ko hamarkadan kaleratu zuen lehen liburua, eta ordutik hainbat saiakera, narrazio, poesia, kronika eta biografia idatzi ditu. 1992an eta 1993an Rikardo Arregi Saria irabazi zuen.
Gotzon Barandiaran, berriz, idazlea eta kulturgilea da. Musika arloan ere aritua da larrabetzuarra, Bihotz Bakartien Kluba eta Katamalo taldeetan. Literaturan, poesia eta nobela landu ditu.