Irudietan: Txotxongiloen koloreek alaitu dute Getariako plaza

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 17a

Urritza aisialdi taldeak antolatuta, txotxongilo tailerraz gozatzeko aukera izan dute etxeko txikienek, Getariako plazan. Hilabeteko hirugarren larunbatetan antolatu ohi ditu herriko aisialdi taldeak ekintzak, eta gaur, hiru mahaietan banatuta, txotxongiloak egiteko lanetan aritu dira. Galtzerdiak, koloretako hariak, kartulinak eta margoak hartuta, mimo handiz jardun dute haurrek eskulanetan, baita Urritzako gazteek eta hainbat gurasok ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide