Irudietan: Gipuzkoako Futbol Federazioaren mendeurreneko ospakizuna

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 17a

Getariako Balentziaga museoan ospatu zuen atzo Gipuzkoako Futbol Federazioak bere mendeurrena. Bostehun gonbidatu izan ziren atzoko galan, haien artean, Realeko jokalari ohi ugari, entrenatzaile izandakoak, presidenteak eta abar. Afariaren aurreko mokadutxoa Getariako Elkano, Kaia, Astillero, Iribar eta Txoko jatetxeek prestatu zuten, eta afaria, Arzak, Aduriz, Berasategi, Subijana, Arbelaitz, Txapartegi, Trincado eta beste hainbat sukaldari gipuzkoar ezagunek prestatu zuten. Castañako Orfeoia aritu zen girotze lanetan, eta postrean, berriz, La Oreja de Van Gogh taldea aritu zen. Argazkiak: www.artzape.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide