Jon Larrañaga izango da Getariako traineru nagusiaren entrenatzailea.
Bihar, asteazkena (azaroak 14) hasiko da Getariako Arraun Elkarteko gizonezkoen traineru nagusia entrenatzen. Getariako gizonezko traineru nagusia KAE 1 ligako taldea da. Gidari berria izango du traineruak: Jon Larrañaga getariarra. Getarian, Orion, Zumaian, Hondarribian eta Kaikun arraunlari ibili ondoren itzuliko da etxeko trainerura, eta aurreneko aldiz jardungo da entrenatzaile gisa. GAEk adierazi duenez, Hondarribian eta Kaikun hainbat garaipen eta bandera lortu ditu Larrañagak.
Jon Larrañagak
Gorka Etxeberriaren lekukoa hartuko du Getarian. GAEk irailaren hasieran jakinarazi zuen Etxeberriak trainerua entrenatzeari utziko ziona. Oriotarrak sei urte egin zituen Getariako gizonezkoen traineruaren prestatzaile karguan. Sei urte horietan 5. postu bat, bi 4. postu, 3. postu bat eta bi K.A.E.1 liga irabazi zituen.