Irudietan: Herri kirolak Askizun, San Martin Egunez

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 11

Ostiralean hasi zituzten San Martin jaiak Getariako Askizu auzoan. Ekitaldi ugari izan dira asteburuan zehar, baina gaur ospatu dute jaietako egun handia. Meza nagusiaren ondoren Lopene ganadutegiko zezen txikiak eta poniak izan dira, etxeko txikienentzat. Arratsaldean, aldiz, herri kirol saioa izan da frontoian. Manolo Cañamares eta Oier Cañamares aizkoran aritu dira, eta Josu Urbieta harria jasotzen. Bitartean eta ondoren, Laja eta Narbaiza trikitilariekin erromeriak girotu du Askizu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide