2019ko udal hauteskundeak gai hartuta azaroaren 5erako (astelehena) bilera deitu du Getariako EH Bilduk. 19:00etan hasiko da batzarra, Ulpiano etxean. Bileran EH Bilduren Getariako alkategaia aukeratzeaz jardungo dute. Horrez gain, azken bi agintaldietan udaletxean egindako lanaren berri emango dute koalizioko kideek.
Azken bi urteetan
Getariako alkate izan den Nika Lertxundik (EH Bildu) urriaren bukaeran jakinarazi zuen ez dela berriz aurkeztuko alkategai izateko. Azken bi udal agintaldietan da Lertxundi Getariako alkatea.