Jon Maiak solasaldia eskainiko du gaur Getarian, Ulpianon

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 25a

Extremaduratik bertsolaritzara. Integrazio istorio bat hitzaldia eskainiko du gaur Jon Maiak Getariako Ulpiano etxean, 19:00etan hasita. Getarian Euskaraldia dinamizatzen ari den taldeak antolatu du solasaldi hori. Bere bizipenak izango ditu oinarri Maiak. Bere jatorria abiapuntu hartuta, bertsolaritzarainoko bidea izango du hizketagai bertsolariak. Hala, lehengo eta oraingo migrazioak eta euskarak dituzten harremanak aztertuko ditu. Getariarrek kulturen eta hizkuntzen elkarbizitzaren inguruan hausnartzea da asmoa, norbere bizipenak oinarri hartuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide