Gaur eguerdian
Eusklabo Alaiak liburua aurkeztu du Asisko Urmenetak, Getariako San Prudentzio auzoan. San Prudentzio ermita jendez bete da, antzerkia, bertsolaritza eta musika uztartu dituen ikuskizunaz gozatzeko, eta saioak ez du hutsik egin, Euskal Herriaren parodia bat eginez Urmenetak eta bere taldeak barrez jarri baitituzte bertaratu direnak.
Urola Kostako Hitzak ekainean Urmenetari egindako elkarrizketan horrela laburbildu zuen
Eusklabo Alaiak liburua: "Umorearen bidez euskaldunok daukagun sumisioa eta auteoestimu apala nabarmendu nahi izan ditut, eta bestetik bukaera zoriontsu bat eskaini nahi izan dut".