Argazkia: Artzape.eus
Herrerieta, Balenciaga eta Krisketaneko Iturrigaina kaleetan ur hornidura eta saneamendua berritzeko lanak hasi dituzte aste honetan, eta otsailerako amaitzea aurreikusi du Getariako Udalak. Altuna y Uria enpresak izango du proiektua aurrera eramatearen ardura, 307.000 euroko aurrekontuarekin. Bestetik, Gipuzkoako Urakek eta Getariako Udalak finantzatuko dute obra, erdi bana. Kanalizazioa estolda zahar baten bidez eginda dagoela jakinarazi dute udalak, eta ezinbestekotzat jo dute berritzea.
Eraginak, inguruan
Lanen ondorioz, Herrerieta kaleko hainbat aparkaleku kendu dituzte. Horrez gain, lanek iraun bitartean, udaltzainen laguntzarekin bideratuko dute hiru kaleetako trafikoa.