Irudietan: Getariako II. Mendi Duatloia

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 14a

Ruben Ruzafa eta Maria Gomez erraz nagusitu ziren atzo, larunbata, Getarian jokatutako II. Mendi Duatloian. Proba gogorra izan zen, are gehiago atzoko tenperatura altuengatik, baina gainerako lehiakideei minutu batzuetako aldea atera zieten biek. Aizarnazabalgo bizilaguna da Ruzafa. Ikusi hemen sailkapena. Getariako Mendi Astearen barruan kokatu behar da duatloia. Hori izan zen lehen ekitaldia, eta asteartetik igandera izango dira gainontzeko jarduerak: bi hitzaldi eta mendi zeharkaldi bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide