Ruben Ruzafa eta Maria Gomez garaile Getariako II. Mendi Duatloian

Onintza Lete Arrieta 2018ko urriaren 13a

Hasierako igoera, Igarategi industrialdean (Argazkiak: Onintza Lete Arrieta) Bero handiarekin jokatu dute II. Mendi Duatloia gaur 16:00etan hasita Getarian. Igarategi industrialdetik atera dira kirolariak, batzuk bakarkako proba egiteko eta, beste batzuk, txandaka; hau da, kideetako bat korrika eta bestea bizikletaz aritzeko. Ruben Ruzafa Aizarnazabalgo bizilaguna zen faborito nagusia gizonezkoetan, eta ez du hutsik egin. Erraz lortu du garaipena bakarka. Getaitri Triatloi Klubak jakinarazi duenez, hainbatetan irabazi du Triatlon Cross modalitateko munduko txapelketa. Emakumezkoetan, Maria Gomezentzat izan da txapela, eta bigarren egin du iazko irabazleak; Zuriñe Frutosek. Gomez ere aise nagusitu da. Ikusi argazki bilduma, hemen. Ruben Ruzafak erraz lortu du garaipena. Malagakoa da, baina Aizarnazabalen bizi da Aurten Maria Gomez garaile

SAILKAPENAK:

Gizonezkoak

  1. Ruben Ruzafa (1:21:37)
  2. Alain Santamaria (1:27:45)
  3. Alexander Ordeñana (1:28:21)

Emakumezkoak

  1. Maria Gomez (1:53:00)
  2. Zuriñe Frutos (1:59:25)
  3. Laura Perez (2:07:36)

Bikoteka

  1. Eneko Gonzalez/Ibai Makazaga (1:22:10)
  2. Enaitz Roteta/Axier Aburuza (1:27:05)
  3. Aitor Ajuria/Iker Eskibel (1:28:35)

    Aurreneko getariarrak

    -Pedro Aiestaran (bakarka) -Jon Ander de la Hoz eta Iban Aranguren (erreleboka)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide