Kostako bost herrien arteko elkarlana eta nahasketa nabari dira asteburu luze honetan egiten ari diren Itsasotik Herrira egitasmoan. Getarian, esaterako, bertakoengana hurbildu dira zumaiarrak: batetik,
Beduola elkartekoek beraiek berreskuratutako bi ontzi eraman dituzte, eta haurrei bela txikiak muntatzen eta uretaratzen erakutsi diete. Bestetik, Javier Carballo zumaiarrak
Egurretik altzairura diaporama emanaldia eskaini du.
Gainera, Getaria eta Zarautz arteko bidean hainbat artelan jarri dituzte eskualdeko artistek, eta horrek ere bi herriak lotu ditu. Izan ere, 10:30ean hasi da Zarauztik Getariarantz
Itsasoari 8 begirada izeneko "bizipen ibilaldia".
Noski, getariarrek ere hartu dute parte egitasmoan. Esaterako,
Maisor etxekoek umeei erakutsi diete nola prestatzen den antxoa, ondoren mokadu goxoa egiteko. Getariako txakolina ere eskaini dute, helduentzat,
Aizpuruaren eskutik.