Marrazketa eta estanpazio tailerra izango da gaur Getariako liburutegian

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 3a

Kollage-a, estanpazioa eta geometria erabiliz, bitartez Printze Txikian oinarritutako pertsonaiak sortuko dituzte haurrek.

Printze Txikia argitaratu zenetik aurten 75 urte beteko direla ospatzeko, marrazketa eta estanpazio tailerra antolatu du Getariako udal liburutegiak. Kollage-a, estanpazioa eta geometria erabiliz, 5 urtetik gorako aurrek liburu entzutetsuan oinarritutako pertsonaiak sortuko dituzte haurrek. Maite Rosendek emango du tailerra, gaur, arratsaldeko 18:00etatik aurrera liburutegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide