Getariako abesbatzan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 26a

SONY DSC

Getariako Salbatore Abesbatzak ekin dio ikasturte berriari. Egun, 40 bat lagunek osatzen dute herriko korua. Herritarrak gonbidatu dituzte abesbatzara kantatzera hurbil daitezen, eta abesbatzako kide izan nahiko balu inork, gusto handiz hartuko luketela adierazi dute. Asteazkenetan eta ostiraletan egiten dituzte entseguak, parrokian, 19:30etik 21:30era. Interesdunak parrokira joan edo 636 97 43 30 telefonora deitu dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide