Gizaki salerosketaren inguruko hitzaldia izango da etzi Ulpiano Etxean

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 24a

Esplotazio Sexualaren eta Pertsonen Salerosketaren aurkako Munduko Egunari lotuta, gizakien salerosketaren inguruko hitzaldia antolatu du Elan-Euskadik etzirako. Arabako Ikerketa Kriminalaren zerbitzuko komisario Joseba Iñaki Arteaga eta Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko atal nagusiko pertsonen aurkako delituen arloko buru Hugo Carlos Prieto izango dira bertan. 19:00etan hasiko da hizketaldia, eta gazteleraz izango dela jakinarazi dute Elan-Euskaditik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide