Eskulan, joste eta kakorratz ikastaroak antolatu ditu Getarian Gure Txeru elkarteak

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 20a

Aurreko urteetan bezala, hainbat ikastaro antolatu ditu Gure Txeru elkarteak ikasturte honetarako. Eskulanak, joste ikastaroa eta kakorratz edo gantxillo ikastaroa emango dituzte, zehazki, aurten. Zabaldu dute jada izena emateko epea, eta Harritarte dendara jo beharko dute interesatuek, hilaren 25a baino lehen. Aurrerago zehaztuko dituzte ikastaroen egunak eta ordutegiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide